Martxan da “Euskara Ari Du – Merkataritzan eta Ostalaritzan” kanpaina!

Hernaniko Udalarekin eta Berriak Merkataritza eta Ostalaritza elkartearekin elkarlanean, Hernaniko merkataritza eta ostalaritzaren egoera aztertu eta euskalduntzeko proiektuari hasiera eman diogu. 

Proiektuaren helburua, herriko komertzioak euskalduntzea izango da, guztion hizkuntza eskubideak bermatuta egon daitezen. 2022 guztian zehar burutuko da ekimena eta bi zati izango ditu, lehen seihilekoa paisaia linguistikoan (errotulu, kartel, menu…) zentratuko da eta bigarren urte erdia hizkuntza erabilerari edo lehen hitza helburu jarriko dugu.

Euskaldundu gabe dauden edo hobetzeko beharra duten espazioak identifikatu eta informazio hau askatasunez helarazteko, IDAZLAGUN kontzeptua sortu dugu. Idazlagunak herritarrak izango dira eta beraien egitekoa, ikusi duten behar hori gure telefono zein emailera bidaltzea izango da. Whatsappa eta korreoa izango dira idazlagunak gurekin kontaktuan jartzeko bideak, baina horretaz gain, Doberako webgunean formulario bat betetzeko aukera egongo da. Erabiltzen den bidea edozein dela ere, lekua, egoera eta nahi izatekotan argazkia bidaltzeko aukera ere izango da beharra ahalik eta ondoen identifikatzeko.

Idazlagunen txokoa

Herritarren mezua jasotzen dugunean, gunera gerturatu eta jasotako informazioaz baliatuta, komertzioei laguntzeko baliabide zein aholkularitza eskaintzea izango da gure egitekoa; Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak azaldu, gure laguntza eskaini edota sortu dugun materialaren berri emanda. 

Beraz, buruan duten edo egunerokoan identifikatu dituzten aldaketa beharrak, mezu edo argazki bidez bidaltzen hastera animatzen ditugu herritarrak. Laguntza hori eskertzeko, parte hartzen dutenen artean, hainbat sari zozketatuko ditugu. 

Zuen laguntza behar dugu! Lagundu herriko komertzioak euskalduntzen!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s