Festa giroan aurkeztu zen Euskaraldiaren hirugarren edizioa!

Euskaraldiaren hirugarren edizioa aurkeztu zen ostiralean, Atsegindegin. Oholtza gainean, Irati Sarasua hernaniarrak jardun zuen aurkezle lanetan, eta Asier Kidam magoaren bisitak aho zabalik utzi zituen herritarrak. Halaber, Kilimak musika taldeak girotu zuen saioa, bertaratu zirenak dantzan jarriz. Aurkezpenean, Euskaraldiaren xehetasun guztien berri eman zen: aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta ahobizi, belarriprest dinamika eta ariguneak izango dira protagonista. Azaroaren 18tik abenduren 2ra izango da Euskaraldia.

Aurkezpenean helarazitako datuak 

Euskal Herri mailan 2020ko datuak apalagoak ziren 2018koak baino. Izan ere, pandemiaz gain bigarren edizioa izateak dakarren berritasun faltak eragina izan zuten. Hala ere, Unibertso potentzialaren (parte hartu dezaketenen: hitz egiten dakitenak, ulertzen dutenak, 16 urtetik gorakoak…) %15era iritsi zen eta parte-hartzaileen artean, 41-45 urte bitarteko emakume gipuzkoarra izan zen nagusiena. Rolen aukeraketa dela eta, 10etik 7k ahobizi rola aukeratu zuten.

Hernaniko kasuan ordea, ozen eta harro adierazi dezakegu edizio batetik bestera, parte-hartzea igo egin zela, %50 gehiagok eman baitzuten izena. Izen emate horien artean, 10etik 8k ahobizi rola aukeratu zuten.

Izenemate datak 

Entitateen izenemate irekiera maiatzaren 16ko astean izango da, eta norbanakoen izenematea, berriz, irailaren 19ko astean. Ariguneak osatzen dituzten norbanakoek ariguneak osatzeko momentuan egin ahalko dute izenematea. Hau da, adibidez, ekainean izena ematen duen entitateko arigune horretako kideek ekainean bertan egin ahalko dute izenematea. 

Aurtengo berritasunen artean, izen ematean emango da aldaketa, topaguneak egingo baitu kontaktua aurreko edizioetan izena eman zutenekin. SMS eta korreo elektroniko bidez, egingo dute kontaktua eta izenematea berresteko edota datuak aldatzeko aukera izango dute. 2020garren urtean, jende askok ez zuen izena eman lehenengo edizioko txapa zutelako, beraz, txapa baduzu, eman izena, garrantzitsua da eta. Hala ere, urtero bezala, kalean izango gara, nola ez, aurretik izena eman ez duten horiei aukera hori ematen.

Jarrai dezagun hizkuntza ohiturak aldatzen! Hitzetatik ekintzetara jauzi egiten!

HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s