Gutako askok etxean egon behar badugu ere, beste askok lanean jarraitzen dute gu zaintzeko eta egoera hau guretzat ahalik eta erosoena izateko: medikuak, erizainak, garbitzaileak, kamioi-gidariak, dendariak, baserritarrak, hornitzaileak, zaintzaileak…
Gure gaurko proposamena hauxe da: esker diezaiegun egiten ari diren lana sarearen bidez. Bete ditzagun sare sozialak esker oneko mezuez!
Proposamena gauzatzen baduzue, partekatu gurekin #EtxealditikEuskaraldira eta #EuskaraAriDuHernanin traolak erabiliz.