Pasa den larunbatean, hilaren 22an, euskarak kalea hartu zuen Hernanin.
Mikel Laskurainek eta Miren Gojenolak Kale-erronka deituriko antzezpena dinamizatu zuten Hernaniko Kaxkoan bazterrak nahasiz. Europan barrena urtetan bidaiatzen aritu zen euskal jatorriko ijito familia baten rolean, zenbait proba eginarazi zizkieten hernaniarrei.
Hiru taldetan jarri zituzten bertaratu ziren batzuk, eta proba bakoitzeko pista bana eman zieten. Oholean iltzea sartzea, Plaza Berrian ahateak arrantzatzea, bertsolarien asmakizuna eta eskalatzaileen probak… denen gusturako desafioak izan ziren. Proba bakoitzeko pista bana eman zieten, amaieran esaldi ezkutua asmatzeko.
Azkenean, frontoian, kale-erronkaren sekretua agerian geratu zen, eskalatzaileak pankarta goitik behera bota zuenean: kale-erronkak Hernanin garaile bakarra duela, eta garaile hori, hain zuzen, euskara dela.
Argazkiak: Euskara ari du Kultur Elkartea, Urumeako Kronika eta Ikor Kotx.






