
Bizi gira… Kutxa bira martxoaren 20an hasi zen Argentinako Patagones hirian eta maiatzaren 30ean Seguran amaituko du bere ibilbidea. Hernanin ostiralean, maiatzaren 28an, jasoko dugu Kutxa, arratsaldeko 17:30etan.
Ekimenaren helburua Euskarak munduan duen garrantzia eta gizarte bezala aberasten gaituela aldarrikatzea da. Horretarako kutxaren barruan Amets Arzallusek idatzitako “ametsa” herriz herri zabaltzen ari da.
Kutxari lehen harrera Zinkoenean egingo zaio 17:30etan. Kutxak, Zinkoeneatik Gudarien plazarainoko bidea egingo du Hernaniko Euskalgintzaz eta Gizarte eragileak lagunduta. Eta harrera ekitaldi nagusia Gudarien plazan egingo zaio.