Ahobizi ala belarriprest?

Euskaraldia-Euskara ari dun parte hartu nahi duzu, baina oraindik ez dakizu zer rol aukeratu?

Zure zalantzak argitzen saiatuko gara!

Jakingo duzun bezala, Euskaraldia-Euskara ari dun parte hartzeko gutxieneko baldintza euskaraz ulertzea da. Ekimenaren helburu nagusia euskararen erabileran jauzi bat ematea da, eta horretarako, hernaniarrei hizkuntza-ohiturak aldatzeko eskatu nahi diegu.

Ahobizi izan daiteke, 16 urte baino gehiago izan eta…

  • Euskaraz ongi moldatzen dena eta euskaraz egingo duena ulertzen duten guztiekin. Izan daiteke orain arte horretan saiatu den kidea, edo hizkuntza jokaera orain aldatzea erabaki duena.
  • Euskaraz erdizka moldatzen dena, baina prest sentitu eta hemendik aurrera euskaraz egingo diena ulertzen duten guztiei.

Belarriprest izan daiteke, 16 urtetik gorakoa dena eta…

  • Euskaraz ongi egiten duena baina erdaraz hitz egiten duen zenbaitekin (nahiz eta ulertu) ez du euskaraz soilik hitz egiteko ariketa egin nahi; edo ez da prest sentitzen, adibidez, orain arte erdaraz izan dituen harremanak euskaraz izateko pausoa emateko.
  • Euskaraz gutxi gorabehera hitz egin dezakeena baina ez dena ausartzen.
  • Euskaraz ulertzen duena baina ez dena hitz egiteko gai sentitzen.

Zure dudak argitu al ditugu? Zer izango zara, ahobizi ala belarriprest?

Ez galdu denbora eta eman izena orduan!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s