Etxealditik Euskaraldira martxan da jada. Une hauetan, gure hizkuntza-ohiturei buruz hausnartzen ari gara, apirilaren 24tik aurrera jasoko ditugun proposamenetarako prest egoteko.
Parte hartzen ari garela adierazteko, leihoetan eta balkoietan nahi dugun koloreko puntu bat edo batzuk jarri behar dira. Bakoitzak nahi duen materialez egin ditzake puntuak.
Guk, badaezpada ere, moztu eta margotzeko puntu batzuk prestatu ditugu. Etxean inprimagailua baduzue, beraz, inprimatu eta moztu besterik ez zenukete egin behar. Irudiaren izenean sakatu, gordetzeko eman eta, gorde ondoren, inprimatu eta kitto!
Sartuko al dugu euskara etxean eta beteko al ditugu kolorez gure leiho eta balkoiak?
untu arroxa
Puntu urdina
Puntu turkesa
Puntu gorria
Puntu laranja
Puntu berdea
Margotzeko puntua
