Etxealditik Euskaraldira ekimena abian da jada. Lehenik eta behin, zuen eguneroko hizkuntza-ohiturei buruz hausnartzeko ariketatxo bat proposatu nahi dizuegu, erraz-erraza.
Ariketa hori eginez, zuen eguneroko hizkuntza-ohiturei buruzko erradiografia bat lortuko duzue. Hizkuntzaren gaia mahai gainera atera eta horri buruz hausnartzea da hizkuntza-ohiturak aldatzen hasteko lehen urratsa.
Hasiko al gara?
#EtxealditikEuskaraldira #EuskaraAriDuHernanin