Hernaniko Euskaraldia-Euskara ari du herri-batzordea martxan eta gogotsu da jada.
2018. urtean norbanakoei hizkuntza-ohiturak aldatzeko deia egin zitzaien, eta aurtengoan, norbanakoez gain, taldeak ere lanean jarri nahi ditugu. Taldeak diogunean kultur-taldeak, auzo-elkarteak, gastronomia-elkarteak, enpresa handi nahiz txikiak, saltokiak… esan nahi dugu, talde mota posible guztiak.
Izan ere, hizkuntza ez dugu bakarrik erabiltzen, beste batzuekin hitz egiten dugu, sarritan taldean. Taldean hizkuntza-ohiturak aldatzea erabakitzen bada, norberak babes handiagoa sentituko du aldaketa hori emateko.
Beraz, 2020an taldeek garrantzi berezia izango dute. Zuen inguruko talderen batek hizkuntza-ohiturak alda ditzakeela pentsatzen baduzue, esan eta jarriko gara zuekin harremanetan.
Adi gure sare sozialei eta Kronikari, laster berri gehiago izango dituzue eta!
Martxan gaude!
