Hernanin, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, indarrez hasi dugu Euskaraldia.
Aurreikuspenak guztiz gainditu dira, azken orduan jende pila batek eman baitu izena nazio mailako egitasmoan. Hernanin, zehazki, 1700 lagunetik gora izan dira hizkuntza-ohiturak 11 egunez aldatzera animatu direnak. Euskaraldiko parte hartzaileak Baietz Hernanik! egitasmoan parte hartzen ari direnekin elkartuz gero, 2800 hernaniar baino gehiago ari dira beren harremanak euskarara ekartzeko ahaleginetan.
Ekimen horri hasiera emateko, Gudari Enparantzan argazki bat ateratzeko deia egin genuen, eta jende ugari bildu zen. Aupa zuek! Bejondeizuela!
Baietz Hernanik!
