Ionek euskaraz egiten dio Lurdesi, eta Lurdesek ahal duenean euskaraz erantzuten dio, eta euskaraz ateratzen ez bazaio, gaztelaniaz. Ionek euskarari eusteko ahalegina egiten du, eta Lurdes, pixkanaka, euskaraz gehiago egitera animatzen da. Bien arteko elkarrizketa asimetrikoa da, eta erronka egiten ari garen askori sortu zaizkigu horrelakoak Baietz Hernanik! ekimenean parte hartzen hasi ginenetik. Hasieran arraroa ematen du eta da, baina pixkanaka, entrenatuz, elkarrizketa horiek normalizatzea lor daiteke.
Baietz Hernanik!
