Alex praktiketan hasiko da Hernaniko Gizarte Zerbitzuetan, eta adineko jendearekin egingo du lan. Jende askok osasun-zerbitzuak eta beste zerbitzu ugari gaztelaniarekin lotzen ditu, eta horregatik, normalean, gaztelania erabiltzen dute leku horietan. Horri aurre egin nahian, Alexek praktiketan adinekoei euskaraz egitea erabaki du, eta haiek euskara ekartzea lortzen duen ikusteko. Ez duzu ez erronka makala hartu. Biba zu eta eutsi horri!
