Baietz Hernanik! egitasmoa abiatu zenetik, sarritan aipatu ditugu elkarrizketa asimetrikoak edo elebidunak. Elkarrizketa asimetrikoak euskararen erabilera bultzatzeko modu bat dira.
Elkarrizketa asimetrikoetan, euskaraz dakienak euskaraz egiten du euskaraz ulertzen duenarekin, besteak gaztelaniaz erantzuten badio ere. Hasieran arraroak gerta daitezke, norbait gaztelaniaz hastean gaztelaniara pasatzeko ohitura oso barneratuta baitugu euskaldunok.
Dena dela, ohitura horiek pixkanaka alda daitezke, eta elkarrizketa mota horiek normalizatzea lortu.
Hona hemen elkarrizketa asimetrikoen adibide argi bat: