Apirila hastear da eta erronkalari berriak gehituko zaizkio Baietz Hernanik! urtebeteko egitasmoari.
Erronkalari berriak ezagutzeko saioak antolatu ditu Euskara ari du Kultur Elkarteak: martxoaren 27an izango dira Biterin, arratsaldeko 7etan. Aste Santuko oporrak gainean direnez, oraingoan saio bakarra antolatu dute. Identifikatzaileak banatuko zaizkie, eta nahi duenak aholku-saioak jasotzeko aukera izango da.
Orain arte erronkarekin dabiltzanekin ere bilduko dira, erronkarekin zer moduz dabiltzan jakiteko.
Oraindik izena eman gabe duenak izena emateko aukera ere izango du, orriak ere izango baitira bertan.
Animatu eta azaldu.
