Datorren otsailaren 27an, 19etan, eta martxoaren 3an, 12etan, erronkalari berriek identifikatzaileak jasotzeko aukera izango dute Biterin, eta, nahi izanez gero, aholku-saioan parte hartzekoa ere bai.
Bestalde, otsailean izena eman zutenentzat gogoeta-saioak antolatu ditu Euskara ari du Kultur Elkarteak, egun horietan ordu berean. Gogoeta-saio horietan erronka egitean bizi izandako zailtasunei buruz hitz egiteko aukera izango dute, eta denen artean irtenbideak bilatzen saiatuko dira.
Animatu eta azaldu!
Baietz Hernanik!